XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urteen buruan, igartu ordea. Baiña aren egurra oso ona bildur eta izuen aurka. Emakumeak noiznai Rokaforteko erretorearen etxean ate joka: - Umea izuak artuta daukat. San Bartolomera noiz joango giñake?

Joan, labanarekin puxka bat kendu, poltsatxo batean sartu eta lepotik zintzilik erabili. Ori egiñik, aurra ez omen zan geiago leku illunetan izutu eta negarrez asten.

Masustondo ori patio batean omen zegoan. Baiña, igartutakoan, atera eta eliz barrura aldatu zuten. Gaur ere an omen dago.

Ederra emendik ikusten dan bista: Rokaforte, aldapa bizian; Zangotza, Aragoi ibaiaren ertzean; atzean Valdonsella ordeka, mendiz inguratua.

Orain bide zabaletik nator, erreka igaro eta berreun bat metrora, egurrezko esi bat, erderaz eta euskeraz idazki bat duana. Ona euskerazkoa: San Frantziskoren iturria. XVIII mendea. San Frantzisko erromes joan zen Santiagora eta Espainiako lehenbiziko frantziskotar komentua fundatu zuen Rocaforten (Zangotza zaharra).

Au ere Santiago bidea baita. Zangotzatik irten, emendik pasa, Aibarko gainera igo eta illuntzerako Elo edo Monreal-era irixten dira oiñezko erromesak.

Toki atsegingarria au. Iturri eta errekaren marmarra; urbiltzerakoan, igelak putzura salto; lore txuriz jantzitako elorriak, itzal ederreko makalak...

San Bartolometan izaten da emengo festa, abuztuaren 24-an. Goizean. meza ermitan; eta iturri ontan bazkaria. Maats-aienekin egindako su-brasetan erretako arkume-saieskiak ez dira faltako.